Presentación de "Hamaika entzuteko"

El 21 de octubre en el salón de actos de la escuela de música de Sestao, tuvimos el gusto de presentar nuestro primer cd    “Hamaika entzuteko”

Muchas gracias a tod@s l@s que vinisteis  a la presentación de nuestro disco. Fue un verdadero placer.

Gotzon Hermosilla ha comentado nuestro disco en AIZU!
Eskerrik asko, Gotzon!

Disko honetan, ez dago gezurrik: Folketan da taldearen izena, eta folka egiten dute. Hamaika entzuteko izenburua jarri diote estreinako lan honi, eta hamaika doinu bildu dituzte disko dotore eta diseinu bikainekoan. Hamaika doinu, den-denak herri musikaren iturri agorrezinetik isuriak; gehienak euskal folklorearen tradizio aberatsetik berreskuratuak dira, baina badaude Galiziari, Irlandari eta Ingalaterrari egindako keinu batzuk ere. Guztia tradizioaren eta modernotasunaren arteko oreka zailari eutsita, purismo antzuan erori gabe moldaketa landuak erantsita, ttun-ttuna eta bateria, zarrabetea eta gitarra elektrikoa, txanbela eta baxua uztartuta. Folketan Bizkaiko Ezkerraldetik datoz (batzuek harrigarria dela iritziko diote, larre, orbel eta errekasto gardenaren oihartzunak dakartzaten doinu hauek entzunda), eta, Oskorrik adio esan ostean, euskal folk garaikidean hark utzitako lekua betetzeko hautagaiak izan daitezke.

http://aizu.eus/index.php?option=com_content&view=article&id=1587%3Aasfaltoko-lorea&catid=23%3Adisko-gogokoenak