Sestaoko hamaika musikari bildu ziren 2010. urtean, kultur elkarte desberdinetatik etorrita, Bizkaiko udalerri horretako X. MUSIKALE jaialdian parte hartzeko asmoz. Udalak antolatzen du kale-musikako jaialdia, jatorri desberdineko musikak batera erakustearren.
Arrakasta handia izan zuen esperientziak eta berebiziko interesa piztu zen lagun haiengan. Hala, ekimenari jarraipena emateko xedearekin, FOLKETAN taldea sortu zuten, musika-kultura desberdinen bilgune gisa.
Izan ere, taldearen musikan estilo desberdinak uztartzen dira. Oinarri sendoa da Euskal Herriko musika tradizionala, baita Galiziakoa ere, baina ateak irekita ditu taldeak inspirazio iturriak bestelako kultura eta musiketan bilatzeko eta ekarpen horiekin errepertorioa aberasteko, hala nola musika zeltan, Erdialdeko Europakoan, Eskandinaviakoan, bluegrass eta abarretan.
Denboraren joanean, elkarrekin lan eginez, norberaren ezagutzak besteekin partekatuz, aurrera egin du taldeak piezak sortu eta moldatzeko lanean. Horren erakusgarri, 2017an burutu dituzten bi lanak: batetik, taldearen lehen diskoa, “Hamaika entzuteko!”, Gaua estudioan grabatua; bestetik, Sestaoko erraldoien konpartsarekin grabatutako “Biraka ari” CD-DVD lana.
Gaur egun, lagun hauek osatzen dute Folketan taldea:
Hainbat tokitan izan dira jotzen, hala nola Laudio Folk jaialdian (Laudio, Araba), zenbait alditan Sestaoko Galiziar Letren Egunean eta Magostoetan, Portugaleteko Ibilaldian, Barakaldoko Herrien arteko Folklore Jaialdian, “Hamaika entzuteko” diska aurkeztu dute Durangoko azokaren 52. edizioan, Pollençan (Mallorka) “Xeremiers Orat” taldearen 15. urteurrenaren ospakizunean eta Bizkaiko beste udalerri batzuetan ere.
.